Itsua eta sastrea
Dibarrart, Pierre
1
Euskualdun bat zen itsu eta bertsulari;
Athez-athe zabilan iloba gidari,
Soineko eta diru, yanhari edari,
Nasaiki biltzen zuten bertsu eman sari.
2
Zuhur gisa baitzuten sos guti gastatzen,
Piko-pean eltze bat gordea zaokaten,
Hiru ehun libera harat bildu zuten,
Bainan gaichtagin batek ebatsi zioten.
3
Bere gorde lekhutik galdurik eltzea;
Bat zagon hasperenka, nigarrez bertzea;
Oi hau da bihotz mina, oseba maitea,
Horra zer den kampoen gauzen gordetzeen.
4
Azkeneko aldian hemen ginelarik,
Ikusi gaituztela ez diat dudarik
Bai, sastrea heldu zen pegarra betherik,
Behatu zuen guri bainan urrunetik.
5
To! harnezak eskutik sastrearen gana;
Adi dezan bertsu bat itsuak emana;
Gure eltzea badu harek eremana,
Bazakiat nik, hura zer gisaz engana.
6
Ilobak itsuari aphal beharrira:
Sastrearen etcherat orai heltzen gira;
Irri faltsuan dago leihotik begira,
Ez erran hitz gaichtorik zuhurra bazira.
7
Iloba gida nezak arthoski bidean,
Zerbait daiat utziko azken egunean;
Ehun luis baitiat piko baten pean
Bertze ehun erranen bihar han berean.
8
Sastreak bere baithan: Itsuak etzakik
Hartuak ditudala horren sosak handik;
Ellze hau diruekin berriz han emanik
Bertze hiru ehunak bilduko tiat nik.
9
Itsuaren agintza balios izan zen;
Biharamun goizeko eltzea han zuten
Ilobak erran zion: hemen dugu hemen;
Oi zein ongi sastrea enganatua den.
10
Ene moltsan beharduk dirua ezarri;
Lurpean hola-hola utzak eltze hori;
Eta emok barnean bortz edo sei harri,
Sastreak aski pisu altcha dezan sarri.
11
Itsuak sastreari: To! errak egia
Atzo bezala dukau arrai arpegia?
Ala trichterik hagon doluan yarria,
Dirua errin eta bildurik harria.
12
Itsu harpagon zikoitz laido emailea;
Habil eta ez kolpa ene ohorea.
Dirudun bahaiz ere, eta ni gabea
Baduk aski zorigaitz hire ilhumbea.
13
Ni itsu ilhumbean, hi sastre erromes,
Dezagun elgar lagun biek ditugunez,
Nik egiten haut yabe ene onthasunez,
Nahi banauk okhertu hire begi batez.