Ikhazkina Mendian.
1
Gazterik hasi nuen gogoa alhatzen,
Bakezko estatua zein othe zaiteken;
Ez bainuen kausitzen egonez herrian,
Hortaco jarri nintzen ikhazkin mendian.
2
Urrikari nautenak dira enganatzen.
Urrikalgarriago ditut ezagutzen.
Bake osoa nun da hekien artian?
Ni hartaz gozatzen naiz ikazkin mendian.
3
Jaun onari diozkat eskerrak bihurtu,
Lagun zoro hetarik bainan aldaratu.
Beude beren axeguin galkorren erdian!
Prestuki biziko naiz ikhazkin mendian.
4
Mendiko ur chirripak dohaz erasian;
Chori, chocho, epherrek.... kantatzen sasian;
Urso ihiztariak arbolen gainian...,
Nola trista naiteke ikhazkin mendian?
5
Igandetan mezara menditik naiz jauzten,
Jainkoaren manua hola ez dut hausten,
Egun hura gozatuz ahaiden erdian;
Gero aste guzia ikhaskin mendian.
6
Zapetain, sastre, harotz, zurgin eta harguin,
Hek, hirian lanean igandearekin;
Astelehena besta, gero min burian!
Ni zuhur eta Sano ikhazkin mendian.
7
Gizon gazte, lorios, merkhatukaria,
Jan edan onen zale eta jokhairia,
Ontasunak horrela goaten direnian,
Erranen duk: Hobe zen ikhazkin mendian!
8
Ene anaia goan zen Amerikan barna;
Laster zerbeit eginik uztekotan lana,
Egun bezein aberats zen sorthu zenian!
Hobe lukela dio ikhazkin mendian.
9
Lili arrosa hainitz bada bazterretan,
Gazteen choragarri herri guzietan;
Ez naute enganatu ni orai artian;
Lorerik gabe nago ikhazkin mendian.
10
Igande bestetan dut garbitzen larrua,
Plazara naiz agertzen ongi aphaindua;
Arrai dut arpegia, hitz onak mihian.
Nork ezagut nagola ikbazkin mendian?
11
Osagarria banu zombeit urthez hola,
Zahartzean utz niro mendiko etchola;
Ene molxa luzea goritu denian,
Zertako egonen naiz ikhazkin mendian!