Eztei ederrak Eskual-Herrian
Dibarrart, Pierre
1
Eztei ederrak Eskual-Herrian
Egin ditugu ihauterian
Bozkariorik haundienean:
Bai ahideak, mahain berean,
Adixkidekin, bat egitean,
Zoriona zen gure artean!
2
Nahiz ez ginen haundietarik
Espos haukien bi aldetarik,
Ginen Eskualdun garbietarik:
Jakintsun handi jaun hoietarik
Zaiku ethorri batto bakarrik,
Izultzekotan gu xoraturik.
3
Burua gora handi-handian,.
Bizar gorria kokots azpian,
Jaun hura zagon denen erdian:
Gu oro ixil, mintzo zenean;
Iduri saindu hastapenean,
Satan ttipi bat zen azkeanen.
4
Jakintsu horren jakitatea
Da korodunen laidostatzea,
Jainkoa baithan ez sinestea:
Mundu hau eta gu egitea,
Ez deusetarik gauzen hastea,
Horren ustean, da subertea.
5
Erran du: «Ez da botheretsurik,
Gizona baino gorago denik,
Hari gaztigu eman dironik:
Ez zorigaitzik, ez zorionik,
Ez arimarik berech dagonik:
Akabo denak hilez geroztik!»
6
Tunanten gisa mintzatu baitzen,
Gazte gaizoek sinetsi zuten,
Ustez egiak argitua zen:
Ez zen ez gaizki irriz asetzen,
Haren gezurra ez zela galtzen,
Toki onean zuela saltzen.
7
Mendigaineko Piarresttipi
Beldurrik gabe zitzaion jeiki
«Ixil zaite hor, ez mintza gaizki!
Arras zorotzat gau katzu naski;
Jakintsun zira, bainan ez aski:
Tontoak ere zerbait badaki.
8
Huna oiloa mahain-gainean;
Arroltzea zen amaren pean,
Gero xitoa sortu zenean;
Arroltzerik ez mundu-hastean;
Lehen oiloak erron artean;
Nork du lehena eman munduan?
9
Nungo gizonak dautzu erranen:
«Geirik gabe dut lana eginen
Deus erain gabe sortaraziren?»
Hastapenean azirik ez zen:
Lehen bihia nork eman zuen?
Ikus-azu hor Jainko bat baden!
10
Begira zazu iguzkiari,
Aratsetako ilhargiari,
Gau izar-arte garbienari:
Zoin jakintsunek ditu ezarri?
Jarraik-arazten tenoreari?
Nor erraguzu nor den gidari!»
11
Jakintsun hura hasi zen kantuz,
Bere bizarra bihurdikatuz,
Gehiago desu ezin asmatuz...
Lehen erranak gero ukatuz,
Bere burua, ezin garbituz:
Hura zen, hura, tonto-Pilatus!
12
Pilatus horrek badu bai lagun,
Mila batean sei-zazpi ehun:
Hek ustez ditzagun ahalaz urrun!
Gu Eskualdunak gauden fededun;
Jainkoa othoitz gai eta egun,
Gero zerua goza dezagun.