Euskaldunen Loriak.
Bettiri Dibarrart.
1na
Gizon Euskaldun zahar ohoragarriak,
Biloak churi bezain kolore gorriak,
Hitz ederrac mihian, arrai arpegiak,
Agur derautzuegu, oi gure loriak!!
2na
Zaharren laudatzeco bethi da dembora,
Aipha dezagun egun mintzaia Euskara,
Yainkoak igorria Tubalen gogora,
Eta Tubalek bere haur gaziotara:
3na
Noeren semea zen Japet deitzen zena,
Eta Japetek, Tuba!, seme bortzgarrena,
Hura zen Espainia beretu zuena,
Hartarik da ethorri gure hastapena.
4na
Tubalen haurrak ziren Tubaloac deitzen;
Iberak deithuz ere heyen izena zen;
Haur heyek banderatzat gurutze bat zuten,
Tubalen izenaren lehen letra baitzen.
5na
Tubal Euskaldun zela, da segurtamena;
Gurutze hark baitzuen, lauburu izena,
Tubalen haurrek berek eman ziotena,
Euskaraz emaitekotz hori zen zuzena.
6na
Lauburu aitzinean, Iberak ondotik,
Zein eder ahal ziren mendien gainetik!
Tabala omen zuten Tubalek eginik,
Zoinek baitu izena haren izenetik.
7na
Yakintsun handienek aithortzen dutena,
Euskal mintzaia dela mintzaia ederrena,
Nihoiz auzokoekin nahasi ez dena,
Hortakotz dei daitake munduko lehena.
8na
Erdi yakintsun batek omen du ustea
Euskarak erdaratik duela hastea;
Gaichoa! iduri dik horrek erraitea:
Segur arranoa da pikaren umea.
9na
Euskaldunek oraino hau dugu loria:
Guzia girichtino da Euskal herria,
Gure fede hazkarra bethi atzarria,
Nehork ez baitu hautsi hunen lokarria.
10na
Impiotasunaren erauntsiak ditu
Herrialde orotan buruak izitu;
Bainan Euskal-herria chutik da gelditu,
Gure mendi gainetan indarrik ez baitu.
11na
Munduan ez da izan Satanen semerik,
Pagano, Ariano, ez eta Mairurik,
Gure arbasoetan bat bildu duenik:
Heiek aithortu bethi yainko bat bakarrik.
12na
Oraiko demboretan zer dugu ikusten?
Azeri mota batzu direla ibiltzen;
Gur'arterat sartzera ere ausartatzen,
Han hemenka dutela zembeit oilo biltzen.
13na
Euskaldun haur maiteac zaituztet othoizten,
Maite izan zazue Euskaraz mintzatzen,
Bai eta fedearen hazkar atchikitzen,
Arbasoen iduri eroz izan gaiten.