Chinaurria eta choria
Dibarrart, Pierre
Primadera hastetik uda azkenera
chinaurri zuhurraren landa bazterrera,
chori papo gorri bat arbola batera
egun guziz eldu zen kantuz haritzera,
eta chinaurriari trufa egitera.
Chinaurria goizean hasia lanari
egun guzietako duben guduari,
karga eziñ altchatuz nigarrez da hari:
choriak itzaletik kantu eta hirri,
solaz bat chinaurriak dio erran nahi.
Choria, hitz hau diat hiri, erraiteko
nik ere bai beharri hiri aditzeko,
Hainbertze gauza baduk lurrean biltzeko
emak chokho batera neguan jateko
lanari lhotzen bhaiz etzank dolutuko
Chinaurri lhepo mehe itchuchi kiskila,
ni ez nauk hire gana heldu denen bilha;
lanean ez duk hari ihitzi abila,
berdiñ urthe guziez yinen duk ustaila
utzak-lan hori, utzak, hik ere ergela.
Huna abendo beltza negua harekin
horma eta elhurra haize hotzarekin,
chinaurria etchean gauza hainitzekin
ongi jan ongi edan adiskideekin
bainan choria non den nahi luke jakin.
Hain sarri chinaurria bandhoa kanpora,
chori gaissoa ere usatu lekhura;
orai othoi, kanta zak aire polit hura,
nondik kanta dezaket oraino barura
sar araz nazak bada hire etcholara.
Haizen bezelakoa khen hakit aldetik,
¿zer nahi huke orai nere etcholatik?
zenbat papur bederen hire bazkaritik,
othoi, begira nazak goseak hiltzetik
gehiago ez doat eranen gaizkirik.
Alferra haizelakotz ez nauk urrikaltzen
ikhusiak hor, choria, zertaratu haizen;
Jainkoak eman onez, ez haiz balihatzen;
ez dakik negukoa udan dela biltzen,
ikhasak goratzeko lehenik aphal-tzen.
Chinaurriak duben erran choriari
erran ahal daiteke mundu guziari;
alferrak izanen du gose eta egarri
loth gaiten bihotz onez guziak lanari
Zeruko bai lurreko egitekoari.