Aita zuhurra eta hiru semeak
Dibarrart, Pierre
1
Aita batek zituen hirur seme behin,
Hek ttipiak zireno bazuen atsegin;
Gero eman diote hainbertze bihotzmin
Zituen ontasunen jabe nahiz egin.
2
Semeak mintzo ziren, hirurak, bildurik
«Aita, zahartuz geroz ez da zentzu onik,
Landak eta, mozkinak guretzat utzirik
Hobe duzu bakean gogorat egonik.»
3
- «Zerbait behar duzuen, errazue, haurrak!
Janhari onak eta soineko ederrik?
Orai nik zuei utziz zuzenen indarrak
Nork dauzkit chukaturen ondoko nigarrak?
4
- «Aita, zuk badakizu, ea gaichto garen!
Zerendako zinduke nigarra, eginen?
Ait'amentzat umeak on izanen diren,
Menean jarri arte ez dute jakinen.
5
- «Baratze gibeleko zarika chumean,
Ohantzetto bat baduk, lau chori barnean.
To hek eman ditzagun kaiola batean,
Ait'amek haz ditzaten handitu artean.
6
Beha-zazue orai kaiolta hortarik
Nola dauden umeak, mokoak zabalik,
Ait'amak bazkarekin aldean jadanik
Burhasoak haurrentzat hola egiten dik!
7
Ume hek hegaldaka bazohazkonean,
Kaiolatik zituen igorri airean;
Ait'amak hatzemanik artetto batean;
Eman zituen biak kaiola berean.
8
- «Ikusi ditutzue umeen arthatzen.
Bi zaharak lau gazte kaiolan bazkatzen.
Bardin ait'amak umek badituzte hazten,
Nik ere ontasuna dautzuet emaiten.»
9
Semeak hasi ziran kheinuka elgarri:
«Etchalde joriaren jabe gaituk sarri!»
Ordean hazkurririk gaztek ez ekharri,
Zaharrak han zagoden goseak hilharri!.
10
- «Ala baita, samurra ait'amen bikotza!
Aldiz umerena da gogor eta hotza!
Hargatik niagok ni bilhuztera lotsa:
Beude ene eskuko landak eta moltsa.
11
Zenbat dire munduan goizik bilhuziak,
Laidoen jasaiteko menerat jautsiak;
Eskuak baitituzte haurreri utziak,
Ongi eginen ordain, gaizki ikusiak.