Anai-artea/TITULU1>
Davant, Jean Louis
1
Leiñhürü bat oihanpetik
Txinta bat huren artetik
Esperantxa bihotzean
Hegiko ipar aizean,
2
Mintzo bat gai ülünean
Usnatzen dük hürrünetik
Txanpa bat ixilünetik
Artzain-hora elürtean,
3
Artzain hat gaiñek oletan
Sokorri botxü artetik
Argi bat Eskeleretan (1)
Zanko segürra sendatik,
4
Utürri bat egarrian
Makila bat patarrean
Brosta bat bühürgünean
Eskü bat larrügünean,
5
Gidari bat Ugatzean (2)
Zübürü bat hütsonetik
Soka baxen bazterretik
Bago adar bat leizean,
6
Lagün bat saihetsetik
Alzalegi (3) paretean
Hüxtü bat Eltzegaiñetik (4)
Lanape tiranean,
7
Sü hon bat goiko karbean
Ahamen bat ezpelean
Zinka bat Ategarrean (5)
Lester gütük axolbean,
8
Herratiaren bidea,
Erauntsian aterbea,
Zingla batetan atea,
Hori dük Arai-Artea.
9
Herritarrari eskia,
Ihesian gordagia,
Gose delarik ogia,
Galdü denari argia,
10
Gaizki denari honkia,
Gabe denari lankia,
Ez lerratzeko lokia,
Huna ene aholkia.
11
Zük, Larzabal, horik oro
Eginik, eta haboro,
Zük adiskidantza bero
Hartze orai eta gero.
|