Chori kayolatic ihes goan dena
Darroupe-Harluz
Kayolan nintzenean, maiz nindagon triste.
Kampoko lagunetan bainuen sinheste,
Librotasuna ona dela uten uste
Orai arte
Amex, amex zoroa! hik egin nauk kalte.
Banuen zertarik jan, bai-eta zer edan,
Deusen eskasik etzen enetzat kayolan.
Bainan guzien gatik nintzen errenkuran,
Banuen lan,
Aski zabalik ezin arterik atzeman.
Ene arthatzailea fidaturik'nitan,
Athea idekirik behin utzi zautan.
Nahi nuena egin orduan ni hautan,
Lorietan, Lagunetara laster goan nintzen airetan.
Lehen ni usatua lo trankil egiten,
Orai huna berri bat zer dudan aditzen,
Gau-ihizi batzuek direla ibiltzen
Churi biltzen,
Aztaparren artean dituztela hiltzen.
Gabaz beldur bizian, egunaz ikharan,
Non-nahi hirriskatzen sartzea segadan;
Holakorik etzaitan burura, kayolan
Nintzenean;
Zoin gaizkiago naizen hobeki usten!
Hegalltoak oraino ditut laburregi,
Nic nola ihes egin belatch gaichtoeri?
Bertzeak bezin airos ez naiteke segi
Laguneri;
Zer lana eman dudan ene buruari.
Ene hegalak aski luzatu orduko,
Uda akhabaturik negua hasiko;
Berriz uda-lehenik ez da ethorrico
Enetako,
Izotz, elhur, hormetan, nola naiz biziko?
Gaztea nahi bada ehon segurean,
Ez-dadiela oroi nik egin huxean;
Bainan asmu hoberik harturik buruan,
Deskanxuan,
Egon bedi kayola ongi zerratuan.