Adios Amerikari
Darrupe-Arluz
AIREA: Au amorearen gozoa.
Adios Amerikari
Eta agur Eropari!
¿Zenbatak ote gare lur untan ezin eta egin nai?
Etzaiku goaten eta, ez goanen bizian leia ori.
Aski ote da dirua
Satifatzeko gogua?
Biotzetik ez da aldaratzen erriko amodioa,
Lantza bat bezela an sartua dago azken adioa.
Zoin gutiak garen segur
Adio bezela agur
Sekulan eginen ote dugun! esperantza, bainan beldur
Bortchaz egin bearko dugula atsegin ortarik barur.
Bortchazko penitentzia!...
Ez duke anbat grazia.
Mundu untakotz bederen balu nai ginduken saria,
Betikotz Amerikak utzirik, laster gintezke abia.
Bein etorrir geroztik,
Ezin goan, eskuak utsik!
Lana denean, baduga emen irabazi onik;
Bainan alere zer probetchu da, erdiek ez dugu sosik.
Gure penen aanzgarri
Galdez gaude edanari.
Au ez da obea! erdietan ez gare lanean hari;
Orri'Ameriketan zer zaikun gertatzen geieneri.
Amerikak! Amerikak!
Ez dire usu karrikak,
Ez eta ure eta zilarrez palaz betetzen barrikak
Non-nai lanaz, zuurki biziz, aldara daizte arditak.
Egia da bai, izitzen;
Bainan ez dugu etsitzen.
Lagun tzar guziak utzirik asten gare ganbiatzen.
Zer itzemanik etorri ginen, berant bederen oroitzen.
Gonberti gaiten, gonberti,
Ula bizi gabe beti!
Chedeak onak ditugu, bainan obrak arras guti.
Emendik arat gure faltaz ez dezagun, begirik busti.
Burraso eta aurride
Zenbaitenik bizi dire;
Aaide, auso, adiskideak, animo oraino ere!
Menturaz laster, menturaz gero, zerbait, eginik or gare.