Dies irae, dies illa (Bildots mantsoen asserre eguna)
1
"¡Bildots mantsoen asserre eguna,
eguna ikaragarrijha!
auts biürtuko dabena süak
jhaijho ta eme dan guztijha.
Testigu David eta Sibila
eukana ceruko arguijha.
2
¡Ce itzaltassuna ta ce ikaria
zabalduko da munduan,
Juez arteza bici ta illuna
etorriko dan orduan;
gauza guztijhak ciats ikusten
jhasso dirian moduan!
3
Trompetiagaz jho soñua ta,
"jhaguiteko illak batera"
ceñen durundu miragarrijha
zoli elduko da lurpera;
jhoan biarko dabe guztijhak
bere Tronuen aurrera.
4
Erijhotzia ;ay! anrituko dau
eta izatia gauzêna
gizon ostera biürtutiak
autsa lengo guizonena;
contu emoteko Juez Jaunari
lengo bici guztijhena.
5
Zabalduko da libru, ceñetan
izan dirian sillaüak
berbak eta obrak; gelditu barik
aistu ta pestsamentuak;
izan deitezan libru onetati
guizon guztijhak juzgaüak.
6
Asten danian Juez arteza
jharri ta contüa artuten,
gauza estarijhak asiko dira
danên aurrera aguertuten;
ez dabela ecer Juez Justuak
egun âtan parkatuten.
7
¿Cer esango dot nik gaisho-onek
ofendiduen aurrian?
¿ce bitarteko neure erreguak
billatuko dau-urrian;
egongo bada justua bere
galduteko bildurrian?
8
¡Erregue ceñen Magestadia
guztiz da ikaragarrijha!
¡eguin zenduna, zor ez dozula
emoteko onai, glorijha!
Salvau naizu, arren, errukijharen
azkenik bako iturrijha.
9
Gomuta zaite, neure Jaun ona
ta Jesus errukiorra,
ni gaiti guizon eguin ta igaro
zenduna Crutze gogorra:
ez cidazu arren bota egun atan
ganera betiko zorra.
10
Zu, Jaun andijha, jharri ziñian
nekatu ta neure billa:
izan zinian ni irabazteko
jhosi Crutzian, eta illa:
aimbeste neke neuretzat Jauna
galdua izan ez dedilla.
11
¡Juez Justua bere epaijhetan
errukirik ez daukana!
parkatuidazu, damu dot eta,
ceure contra eguin dodana,
betiko epäijha, guero bakoa,
jhausi baño len neugana.
12
Errua daukat, eta negarrez
naukê neure pekatuak;
lotzaz gorritu deust arpeguijha
chingartu artian erruak:
¡Jauna errukijha! ¡Parkatu Jauna!
entsuizuz neure erregüak.
13
¡Zuk Marijhari kendu zeuntsana
pekatuaren katia!
¡zuk lapurrari crutzian illten
entsun zeuntzana fedia!
ichi zenduan neuretsat bere
fede esperantzaz betia.
14
Ecer eza naz eldu deitezan
ceugana neure erreguak;
baña ona zara ta arteztu eidazuz,
Aita lez, neure pausuac,
ez neijhen erre sekula ta inosh
guichituten ez dan süak.
15
Jauna emoidazu ceure eskumati
lekua ârdijhên tartian;
ta ez ezkerreti, ez arren Jauna,
akêr deunguen bitartian:
madarikatu sekulakoak
Jauna Jauna dan artian.
16
Madarikatu deungak bota ta
beteten euren epaijha
su gogorrera, bitarte bako
erassoten dabena ay [y azentu zirkunflejoduna]-jha:
eguizu onakaz nik entsun deidan
ceugaz jhoateko deijha.
17
Eskatuten dot auspaz, errüen
pishuagaz makurturik,
eta bildurrak sutako autsa lez
neure bijhotsa urundurik:
euki neizula neure azkenian
arren Jauna, ceure eskurik.
18
¡Oh ikaragarri jhay [y bi puntuduna] hoêtsako
egun â negargarrijha!
ceñetan autsak, len guizon zanak,
artuko daben bicijha;
errutsua lez juzgau ta artseko
infernua eda glorijha,
19
Oneri bada parkatuijhozu,
Jesus Jaungoiko laztana,
Jaun errukitsu guizona gaiti
guizon egun ziñiana
eta emoijhozu atsagon leku
Autüêntsat dagoana.
Alan izan dedilla. Amen