Dabid'en III eresia
1.
Dabid'ek bere seme Absalon'gandik
iges ebillela egindako eresia.
2.
Jauna! samintzen nauenak bai ugari!
Amaika jagi dira nire aurka!
3.
Askotxo dira nitzaz diñoenak:
"Orrek ez dau Jainkoagan gaizka-biderik"
4.
Zu, baiña, Jaun ori, esku-babes zaitut,
Nire aintza, burua jasoten daustazuna.
5.
Oiuka, Jaunari dei egin neutson,
Ta bere mendi santutik erantzun eustan.
6.
Lotara nintzan eta loak artu:
Bai ta jagi be, Jauna bai yat eusgarri.
7.
Ez naz ezeren bildur, etsaiak millaka
Neure inguruan ditudan arren.
8.
Jagi zaitez, Jauna!
Begira nagizu, ene Jainko!
Nire etsai guztiak Zuk jo zenduzan matraillan.
Gaiztoen agin-ortzak Zuk ausi zenduzan.
9.
Jaunagan osasuna daukagu:
9.
Zure onespena bedi zure erri gain!