inprimatu
Orhian, uskaldünen garhaitza
Izenburua:
Orhian, uskaldünen garhaitza
Sinadura:
Casenave-Harigile, Junes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Casenave Harigile, Junes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1440.zk.
Orrialdea:
5

Orhian, uskaldünen garhaitza

 

Casenave-Harigile, Junes

 

 1

 

 Arastiri erditsütan, Orhiako bidian,

 Ekhitoltziak tü joiten gizunak igaitian,

 Bazterrak sütan ezarten botxe beftzen artian,

 Indarrak ere zaphatzen goiti juan oz ditian.

 

 2

 

 Papatxetan, xispiltürik zaho eta belharrak,

 Ungürian txokartürik sorthü diren zahizkak;

 Senda eta harrietan, gizun ta aberiak,

 Hatsalbo ezin ebil, ithotzen tü alfuak.

 

 3

 

 Ahüñeko, Orhiako thini gorenetarik,

 Ezagün da irurzia hunartinokan hantik,

 Ortzek beiteikü igorten, karraskaka zelütik,

 Dildil ikharagarria odei ülhünetarik.

 

 4

 

 Petigora juaitian, Frankua da lehertzen,

 Arma ta suiñetakuek die plieziaz ürhentzen,

 Izerdiak ta ezinak deitzo zankhuak muzten,

 Ihiziaren arau da mendi maxelan jarten.

 

 5

 

 Uskaldüna da guaita, aspaldian haidürü;

 Urkulu gaiñetik heltzen, kheñia ikhusten du

 Uskal Herria, badaki, orai, erreüs, so dü;

 Bat batetan phartitürik, lan handi eginen dü.

 

 6

 

 Mendiko bizkarretarik, saihetsetik elkhitzez,

 Bazterrak oro bortian, betherik zinkhaotsez,

 Unkü, harri ta zer nahi, igorten die klaskez,

 Jauziz jauzi gaiñ behera papatxak iharrastez.

 

 7

 

 Zaldi eta zamariak hasten dira jauzika,

 Gizun, orga ta aberiak jarririk nahasteka,

 Juaiten batak eta bestiak han ützüligaintika;

 Hürrün, gaintitzez bortiak, ezagün da marraka.

 

 8

 

 Guriak dira eraisten berhala sülübitan,

 Alülkia handirazten herrokaren erditan,

 Frankuak eer trixtatzen, bago, botxen artetan,

 Biziak egürükitzen, naba ta lephuetan.

 

 9

 

 Karles da besta gaintian, Iratzegüne hara,

 Bere goguan ützültzen ükhen dian hezdüra,

 Hune zer zorigaitzaren jinik zen ikhustera:

 Nulaz lehen aldikotz dû armada zankhaz gora?

 

 10

 

 Leizartetik Errozabal ordokila artino,

 Frankuen, güdükariak oro dira hedaillo,

 Hilen erditik ordian galthua jiten zaio

 Zentako Uskal Herrian agertü den haiñ harro.

 

 11

 

 Lürrian ere bethikoz, Anzelme, Egiharte;

 Ta, orotarik maitena, Britaniako kunte,

 Eskualdetan lagün, galdürik, Erroldante;

 Aitzinara, ülhünpetan juanen da hoik gabe.


inprimatu