[Amarduna]
Calderon de la Barca
Egun batean, esaten dute jakintsu batengatikan
Zegoela aiñ beartsu eta doakabero, ezikan
Bizitzen zala edo bazkatzen aiñ bakar bakarchorikan
Berak bildutzen zituen belar triste batzuek janikan.
¿Izango ote da (beregan zion) mundu ontan besterikan
Ni naizen baña beartsuago eta tristeagorikan?
Eta arpegia atze aldera orduan itzulirikan
Arkitu zuen eranzuera, abian ikusirikan
Beste jakintsu bat zijoala jarraitutzeu atzetikan
Bildutzen arek bota zituen ostoak oso pozikan.