Loriak
Bilintx
1
Beti nik damari
ĄLoriale ugari!
Batez ere zerbait
Maite naubenari.
Damak berriz neri,
ĄGezurra diruri!
Osiņez pagatu
Lorezko zor ori.
2
Oso nago mendian
jaun goiko itxubaren
Ama Benus-en gandik
jayotakoaren;
Neroni ez naiz jabe
nere biyotzaren;
Gaixua preso dakat
Amoriyuaren.
3
Sartutzen dan bezela
Balkoi batetikan
Eguzkiya gelara
Kristaletatikan,
Neri gisa berera
Beiņ sartu zitzaitan
Dama bat biyotzera
Begiyetatikan.
4
Biyotz nerian preso
Gelditu zan bertan
Geratzen dan bezela
Txingorra iyeskan:
Bizi naizen artian
irukiko det an,
Eta jo zer gestora
irukiko detan!
5
Ditu ille urrezko
Albiņu luziak,
Alakorik apaintzen
Ez du orraziak:
Frankotan inbiriya
Eman dit aiziak
Arren trentza tartetik
jostatzen pasiak.
6
Ondo konparatzia
Da gaeza eziņa
Arren begiyetako
Urdintasun fiņa;
Ez da urrutirare
Aitatzeko diņa,
Itsasoko bagaren
Kolore urdiņa.
7
Ez da zer aitaturik
Zeru zabalare,
Bolaraz urdiņ-urdiņ
jarritzen dalare;
Aingeru neriaren
Begiyak alare,
Urdiņ purubagoko
Zerubak dirare.
8
Izarrak dirudite,
Ain ditu argiyak,
Aingerubak zerutik
jatxita jarriyak,
Gloriyan egintako
Ispillu garbiyak,
jaungoikoa badala
Gogoragarriyak.
9
Kupido'k eritzen nau
Fletxakin berriro,
Neregana jiratzen
Dituben aldiro;
Biyotzera sartzen zait
Eztiro-eztiro,
Alakoxe gauza bat
Gozua guztiro.
10
Aren ezpaņ gorriyak,
Faman daude fiņtzat,
Iņoiz pasatzen dira
Lore polit bitzat.
Zerbaitez - apartetik
Ikusita beintzat,
Mundu guztiyak artzen
Ditu krabeliņtzat.
11
Farrik egiten badu
Zerutar birjiņak,
Erakusten dituben
Ortza txiki fiņak
Txuriz elurrarekin
Dirade berdiņak;
Perlak iruri dute
Zillarrez egiņak.
12
Gozuaren birtutez
Aren asnasiak
Lo-arazitzen ditu
Nere oņaziak;
Usai oberik ez du
Banatzen aiziak,
Loriak maitatubaz
Baratzan pasiak.
13
Arpegiya polita,
Gorputza liraņa,
Txikiz ez det esaten
Oņaren tamaņa;
Ibiltzen airetsua,
jantziya apaņa,
Aren graziyak dira
Eziņ esan aņa.
|