Kontxesirentzat
Bilintx
1
Kantatutzera indar aundiko
desio batek narama,
Kontxesi zuri nai dizut eman
mereziya dezun fama:
gure probintzi Gipuzkoakuan
igualik gabeko dama,
berinkatuba izan derilla
zu egin zinduben ama.
2
Zedorrek uste etzenubela
egon nitzaizun begira,
lendabiziko oņetara, ta
urrena berriz gerrira;
oņak dituzu txiki politak,
gustagarriyak txit dira,
gerriyak berriz eman litzazke
kana bat zintak bi jira.
3
Andik urrena ipiņi nizun
erreparua petxura,
ordubantxen bai eman nizula
aingeru baten itxura;
Jaungoikoak berak deitu izan bali
iyo nerilla zerura,
zure ondotik ara juan biarrak
emango ziran tristura.
4
Ondoren jarri nitzan denboran
begiratubaz lepora,
biyotzak salto egiten ziran
irten nayian kanpora.
Irten ta zuzen badakit zierto
juango zan zure kolkora;
nik jakitera nai zenubela
utziko nion gustora.
5
Atenziyua begiyetara
paratu nizun segiran,
ez dakit zierto begiyak oro,
eguzki berri bi ziran;
ondo ikusi ez nizkitzun ta
ŋnola esango det zer diran?
Begiratutzen nizun guziyan
bista kendutzen zeniran.
6
Ille beltz eder dizdizariya
oparo dezu buruban
konparatzeko baliyo duben
sedarik ez da munduban
Trenzak egiņik zenekan dana
erregiņ baten moduban;
diamantezko koro eder bat
falta zitzalzun orduban.
7
Ointxo politak, gerriya mia,
graziya milla petxuban.
lepo biribill diruriyena
egin berriya tornuban
pare gabeko begi argiyak,
ille ederra buruban:
zu baņo aingeru politagorik
ez da izango zeruban.
8
Beti ariko naiz Jaunari eskaka
ondo izan zaitezela,
etzazula uste nere biziyan
zutzaz aztuko naizela.
Eskumuņak maiz bigal nazkitzu
orain artian bezela;
ainbeste egin biar dirazu
penaz ilko naiz bestela.