Ja-jai!
Bilintx
1
Bein batian Loyolan
erromeriya zan,
antxen ikusi nuben
neskatxa bat plazan
txoriya bañan ere
ariñago dantzan,
uraxen bai pollita
an pollitik bazan.
2
Esan nion desio
senti nuben gisan
arekin izketa bat
nai nubela izan;
erantzun ziran ezik
atsegiñin ar nezan
adituko zirala
zer nai niyon esan.
3
Arkitu giñanian
iñor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkiran,
kontatuko dizutet
guztiya segiran,
zer esan niyon eta
zer nai niyon esan.
4
-Dama pollita zera,
pollita guztiz ¡ai!
bañan alare zaude
oraindik ezkongai,
ezkongaitezen biyok,
esan zadazu bai.
-Ni zurekin ezkondu?
ni zurekin? ¡Ja-jai!
|