Beti zutzaz pentsatzen
Bilintx
1
Dama gazte bat ezagutzen det
diruriyena izarra,
eguzkiyari kopetetikan
saltatutako txingarra;
biyotz nerian ala piztu du
amoriyozko su-garra,
nola mendiyan piztu dezaken
tximistak arbol igorra.
18
Beti goguan zauzkatan dama,
izarra dirurizuna,
eguzkiyaren biarrik gabe
argi egiten dezuna,
berdiñ-gabeko amoriyua
senti-arazten nazuna:
aditzera eziñ eman liteke
dizutan maitetasuna.
19
Nere begiyak beren aurrian
ikusten ez bazaituzte,
gisaraxuak eta biyotza
egoten dira txit trixte;
sinista zazu mundu guztiyan
ez dala iñor ni beste,
zu maitatzeko kapaz danikan
merezi dezun ainbeste.
20
Gau eder alai ayetako bat
gertatutzen dan orduban,
izarrak diz-diz egiten dute
zeruko urdiñ puruban;
diferentzirik batere gabe
zuk nere pentsamentuban
diz-diz alaxen egiten dezu
nola izarrak zeruban.
15
¡Ia gozua izango aldan,
enamoraturik dana,
ama on batek aur maitiari
ematen diyon laztana!
alare bada beste gauza bat
askoz gozuago dana:
zureganako amoriyua,
nere biyotzak daukana.
16
¿Nork irukiko zaitu nik beziñ
estimaziyo aundiyan,
animatikan maite bazaitut
erotutzeko zoriyan?
Amoriyozko naitasunakiñ
gorderik erdi-erdiyan,
biyotz nerian ala zaukazkit
nola niniya begiyan.
17
Bost urte diran ez dakit baño
beñepeiñ badirade lau,
faltatu gabe nere oroitzan
zaudela egun eta gau;
zu itxumenez maitatutzeko
zerubak siñalatu nau;
alik lenena premiya zazu
egiyazko naitasun au.