Bersolariyen gudua
Bilintx
Peru
Aizak, Txanton, Premiņi
ŋIk esan al diyok
Ez dikala irabazten
Bertsuetan iņork?
ŋBeraz ni, kontu ontan,
Ire mende niok?
Nola itzegiten dekan
ĄAi mutil, begirok!
ŋNai dek jai lenenguan
Proga gaiten biyok?
Txanton
Egiya dek Premiņi
Esan diyotala
Bertsuetan guziyak
Txautzen ditutala.
Eta esan badiyot
Premiņi nik ala
Oraindik niok itza
Mantentzen detala.
ŋUste al dek esana
Damutu zaitala?
Peru
Ez zaikala damutu
Niok jakiņian,
Jakin eta alare
Sinist eziņian.
Ez dala bersolari
Iņor i aņian...
Abillidade asko
Dakak mingaņian;
Progatu nai induket
Gauza orren gaņian.
Txanton
...................
...................
Peru
Gauza orren gaņian
Nai banak progatu,
Txanton Arizpekua
ŋZer nai dek jokatu?
Orra kontra nork egin
Aguro topatu.
ŋNai dituk amar ardi
Demanda paratu
Zeņek ederragoko
........................?
Txanton
Nere amar ardiyak
Orra, Peru, emen;
Esaminatu itzik
Mardul ote dauden,
Mardularen tartian
Argalik daguen.
Mira itzik banaka
Bat bestien urren;
Oyek ez ditek izan
Falta belarraren.
Peru
Nere amar ardiyak
Ona emen, Txanton,
Mira itzik banaka
Argalikan dagon.
Ez dituk iņoz ere
Belar faltan egon.
Ez diyotek tatxikan
Billatuko iņon.
Uste diat daudela
Iriak beziņ on.
Txanton
...............
...............
Peru
Txanton ikusetzen det
Onuntz datorrela
Mats-peko Martin jauna
Jueztzat dubela.
Ederki etorriya
Izan deriyela:
Orrek juzgatuko du
Gauza dan bezela,
Ero mundu ontako
Iņork ez bestela.
Txanton
Garaiko Premiņ dator
Juez Perurentzat,
Gizon obiagorik
Ez dala deritzat.
Ondo portatu izan da
Orain arte beintzat,
Mundu guziyan dago
Prestu eta fintzat:
Orrek ez du jezgatzen
Gorriya urdintzat.
Martin
Garaiko Premiņentzat
Ez da zer esanik.
Sekulan ez du egin
Biar eztan lanik.
Gizon fiņagoenbat
Mundu ontan danik
Izan liteke, baņo
Sinisten ez det nik:
Fiya liteke orrengan
Kezka gabetanik.
Premiņ
Martiņ mats-pekuaren
Fiyatu zaitezte;
Gizon oberik iņon
Danik ez det uste.
Zeok zuen juezetzat
Jarri gaituzute
Gugana konfiantza
Beraz badezute.
Peru
Txanton, ŋneri ardiyak
Ik irabazi? ĄAi!
Koitadu triste orrek
ĄEzuke gutxi nai!
Desiatzen dek baņo
Ezaiz ordia gai,
Gixarajua orrek
Etsi ezakek bai
Alperrik egon gabe
Ardiyo oben zai.
................
................
................
|