Anton Ixkiņentzat
Bilintx
1
Bertso berri batzuek
Anton Iskiņentzat, (bis)
txit komeni dirala
iruritutzenzat,
berak badakit jartzen
beste iņorentzat,
ez da milagro bestek
jartzia beretzat. (bis)
2
Bere ofiziyua
zapat'egillea,
lan fiņan badauka
abillidadea,
baņan lanerako da
gogorik gabea,
pena artzekua da onen
enfermedadea.
3
Lana egin baņo len
kobratu lenbizi,
diru oyek artuta
tabernara igesi,
danak gastatu arte
zeņek etxerazi,
bizkarra autz tzia
ez aldu merezi?
4
Orren bizi modua
Donostiko erriyan,
beti zurrut egiten
sagardoteriyan,
broma eta kantuan
zelebrekeriyan
andik atera gabe
al duben guziyan.
5
Gosaitako bear ditu
sei edo zazpi baso,
zeņek orduban oni
lana egin asi;
edan korriente baņa
pagatzia aztu,
ola tabernariya
nola aberastu?
6
-Bete ogeigarrena,
tabernariyari.
-Ez dizut nik emango
sagardorik zuri;
ez banazu pagatzen
zor nazuna neri
parte emango diyot
zeladoriari.
7
-Ez parterik eman
zeladoriari,
astian pagatuko dizut
pitxar bat edo bi,
ezpazera konforme
ajolik ez neri,
gogua badet eta
bastante da ori.
8
-Ez banazu pagatzen
azkar zor nazuna
boina kenduko dizut
buruban dezuna,
zuregatik galdu det
iya osasuna,
Jai ajolik gabeko
lotzi ez dezuna
9
Zazpi karga sagardo
zor nazkitzu iya.
-Barkatu biar dezu
ez da ori egiya,
zedorrek bezin ona
daukat memoriya,
geyenak iru karga
dizut zor utziya.
10
Berriz orlako gauzik
esaten banazu
ardirik nerendik
artuko ez dezu,
neronek aņa kulpa
zedorrek badezu,
ni zein naizen jakin da
zertan eman nazu?
11
Ez da apuratuko
sokiņa ezertan
besteren bizkarretik
dabill zurrutan,
tabernariyarekin
beti erritan,
egun batian or
illko dute bertan.
12
Txaskarrillo polit bat,
lau uzte igaro,
Motrikun Iskiņakin
pasatua dago;
juan da esan zion
ostalariyari:
Donostiyatik dator
jendia ugari.
13
Zu ematen banazu
jaten ondo neri
nik korriente jendia
etxera ekarri,
festak ziraden eta
fende asko zan an,
guziakin broman
au beriala asi zan.
14
Bapo egon izan
jaten da eraten,
txit petardo ederrak
dakizki ematen,
apostuba nik ori
San Pedrotan aurten
ezaizela bakarrik
Mutrikuara joaten.
15
Ederki portatu zan
bere esanian
fiyalitezke orrekin
gaurko egunian;
tripa ederki bete
egin zubenian
zerutik etorri zan
bigaramonian.
|