Paulino txapeldun
Bigar
Trikitiyak
Gure Paulino Uzkudun
bazijoak gora.
Harry Wills ere joan dek
laister ankaz-gora.
Uzkudun'ek Barry Wills
zanpatu ondoren,
Tunney'ri sartu zaio
bildurra barrenen.
Orain Sharkey Dempsey ta
Tunney txapeldunak,
Azpiratuko ditu
Paulino euskaldunak.
Amerika omen da
amerikarrentzat,
Tunney'k daukan "txapela"
euskaldunarentzat.
Irallan izango da
burruka aundiena,
ta ikusiko da zein dan
munduan onena.
Tunney izango zaio
burrukari lagun
ondoren gelditurik
PAULINO "TXAPELDUN".
|