inprimatu
Agate deunaren koplak
Izenburua:
Agate deunaren koplak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
457.zk.
Orrialdea:
4

Agate deunaren koplak

 

 Nagusi jauna, onera

 begirapena lurrera,

 lotsa gerala etorri gera

 jauna berorren aurrera.

 

 Alkata jaunaz egon gera

 atzoko arratsaldean,

 bere baimena gerekin degu

 ibiltzeko eskean.

 

 Eder elizan aldare

 arri landuz pillare,

 Zeruko Amaren maiteak

 etxe onetan badaude.

 

 Atsoa dijoa kotara

 nere begia lotara,

 oraintxe noa nagusi jauna

 nere bertsotxoetara.

 

 Eder soroan goldia

 soņean jantzi oria,

 etxe ontako nagusi jauna

 ondo gizontxo tentia.

 

 Eder zeruan izarra

 erreka aldean lizarra

 etxe ontako nagusi jaunak

 urre gorriz du bizarra.

 

 Urre gorriz du bizarra

 ta zillarrezko sorbalda,

 berori bezin gizon zuzenik

 erri onetan ez al da.

 

 Etxeko jauna aurrena

 gero dator bigarrena

 etxeko-andrea abestutzeko

 nagusiaren urrena.

 

 Orra etxeko andre ona

 orixe da zoriona,

 pazko goizian jantziko ditu

 bere soņean sei gona.

 

 Zuri-nabarra azpiko

 gorri oderra gaņeko,

 Andrea, zure berdiņik ez da

 etxe bat zuzendutzeko.

 

 Eder basoan ezpela

 nik ezin esan bestela

 zure besoan lo egin lezake

 zeru goitan bezela.

 

 Arantza beltze ostro txiki

 ertzera dago loretsu,

 orain emendik bear genduke

 zaldun gazte bat abestu.

 

 orra or goian iturri

 ura txorrotik erori

 etxe ontako zaldun gazteak

 amalau urre txintxarri.

 

 Amalau urre txintxarri

 zazpi nexkaen eguzki

 aiek guziak alai izanik

 geiago ditu irabazi.

 

 Arantza beltza osto txiki

 ertzera dago loretsu

 orain ementxe bear genduke

 nexka gaztea abestu.

 

 Etxe ontako nexka ederrak

 arpegi txuri-gorria

 zure masalla iruditzen zait

 krabeliņaren orria.

 

 Krabeliņaren orriarekin

 larrosa maiatzekoa,

 zuri begira ementxe nago

 biotzeko gaztetxoa.

 

 Eder ezpala magiarekin

 magia gerrikoarekin,

 etxeko andea etorri zaigu

 orrela eskupekoarekin.

 

 Ortxen ere artu degu ta

 orain abia gaitean,

 ongi bizi izan urte askotan

 agur ikusi artean.

 

 Dios te salbe

 bakailo-jale

 zazpi ta lau amaika,

 txoritxorikak ez ba legoke

 berdin litzake lukainka.

 

 Erreka-aldeko inguruetan

 eperra dago kantetan

 etxe ontako nagusi jaunak

 ... egingo al du galtzetan.

 


inprimatu