Nere aberri kutun laztana
Txindurri
Nere aberri kutun laztana,
neu jaixo nintzan errixa,
zuri begira jarrita au da
egokera negargarrixa:
kontrako asko etorri yatzuz.
ta apurtu zaitue guztixa...
Jaun zerukua, zeuria da-ta,
artu egixozu errukixa.
Mendi guztiak odoldu dira.
errekatxuak gorritu,
negar-ulua beste gauzarik
etxaku emen gelditu:
ainbeste ama semerik gabe
beste ainbeste alargun...
Jaun zerukua, zeuriak dira,
egin egixezu lagun.
Agintariak alde ein dabe
eztira iņun agiri ;
baiņa goguan eukiko dabe nun eta zelan
itxi daben Enskalerri:
atzerrietan ibilliko dira
gosiaz eta egarri...
Jaun zerukua, zeuriak dira,
arren, lagundu eureri.