Santsin
Harrazpi
1
Igande ilhuntze batez
Etche alde zohala.
Erroz gora erori zen
Santsin? zabal-zabala.
Izarrak nihon ez ditu
Ikhusi han bezela;
Ilhargia ferekatuz
Gan zen gan berehala.
2
Echker eskuin, andarkoka
Santsin abiatzen da,
Alabainan, mozkortua
Betbetan ezin senda!
«Ez nezakala, zioen
«Gau ilhuna, izenda,
«Hi bahintut salatari.
Bahuke, to zer konda?»
3
Badaki ichilik dela
Egonen gau ilhuna,
Bainan, bainan, changoari
Maiz nausitzen chalduna!
Han dago, han, Santsinen goait,
Mari Martin papuna!
«Hura bolakatzen baduk,
«Santsin, hi zer gizona.»
4
Etchera'ta andreari
Erraten omen dio
«Eroriko hunek ez din
«Samurtzea balio!
«Erran no, Santsinen gaitza
«Noiz gosta zain kario?
«Bethi badin ostatutan,
«Merke botikario?»
5
«Hordi tzar gizon higuina,
«Urrun hakit bichtatik,
«Ochala ez bahintz jalgi
«Putzuaren zolatik
«Zer sofriarazten dukan,
«Jainko Jaunak bazakik!
«Ai! nola bada gate hau
«Sartu nikan lephotik!»
6
Goiz aldera, ez errechki
Jeiki zen bada Santsin,
Ziolarik lagunari
«Atch! hementche dinat min!»
Hunek aldiz: «Sendatzeko
«Hauche behar duk egin;
«Enekin bezein maiz hadi
«Samur botoilarekin.
7
«Ichilik egonen giza,
«Emazteki ergela!
«Ni bezen senhar gozorik
«Hots badakin ez dela.
«Hanka debru hunek zatan
«Galdatzen ur ephela;
«Hik ere aise uzten dun
«Ur hotzean igela.»
8
Santsin gaizoaren ganat
Ethorri zen barbera,
Eta zion, han nonbeitik,
Elhorri bat athera.
Ez dakit egin zioten
Larderia sobera,
Bethi Santsin gelditu zen
Lehengo Santsin bera.
9
Santsin hunen iduriko
Zembat den bazterretan!
Zembat nigar, eskatima,
Igande arratsetan!
Gazte danik dagoena
Berant ostatuetan,
Zahartzean izanen da
Bethi trapu tzarretan.
|