Santsin
Harrazpi
1
Iganda ilhuntze batez
Etche alde zohala.
Erroz gora erori zen
Santsin zabal-zabala.
Izarrak nihon ez ditu
Ikhusi ban bezala
Ilhargia ferekatuz
an zen gan berehala.
2
Echker eskuin, andarkoka
Santsin abiatzen da.
Alabainan, mozkortua
Betbetan ezin senda!
«Ez nezakala, zioen
«Gau ilhuna, izenda,
«Hi bahintut salatari,
«Bahuke to zer konda!»
3
Badaki ichilik dela
Egonen gau ilhuna.
Bainan, bainan, changoari
Maiz nausitzen chalduna!
Han dago, han, Santsinen
Goait, Mari Martin papuna!
«Hura balakatzen baduk.
«Santsin, bi, zer gizona!».
4
Etchera ta andreari
Erraten omen dio
Eroriko hunek ez din
«Samurtzea balio!
«Erran no, Sautsinen gauza
«Noiz gosta zaio kario?
«Bethi badin, ostatutan,
«Merke botikario?»
5
«Hordi tzar, gizon higuina,
«Urrun hakit bichtatik,
«Ochala ez bahintz jalgi
«Putzuaren zolatik
«Zer sofriarazten dukan,
«Jainko Jaunak bazakik!
«Ai! nola bada gate
«Hau sartu nitan lephotik!»
6
Goiz aldera, ez errechki
Jeiki zen bada Santsin,
Ziolarik lagunari:
«Atch! hementche dinat min»
Hunek aldiz: «Sendatzeko
«Hauche behar duk egin
«Enekin bezein maiz hadi
«Samur botoilarekin».
7
«Ichilik egonen hiza.
«Emazteki ergela!
«Ni bezen senhar gozorik
«Hots badakin ez dela.
«Hanka debru hunek zatan
«Galdatzen ur ephela;
«Hik ere aise uzten dun
«Ur hotzean igela».
8
Santsin gaizoaren ganat
Ethorri zen barbera,
Eta zion, han nonbeitik,
Elhorri bat athera.
Ez dakit egin zioten
Larderia sobera,
Bethi Santsin gelditu zen
Lehengo Santsin bera.
9
Santsin hunen iduriko
Zembat den bazterretan!
Zembat nigar, eskatima,
Igande arratsetan
Gazte lanik dagoena
Berant ostatuetan,
Zahartzean izanen da
Bethi trapu tzarretan.
|