Santsini.
Harrazpi.
1
Igande ilhuntze batez, etche alde zohala,
Erroz gora erori zen Santsin zabal zabala.
Izarrak nihon ez ditu ikusi han bezala;
Ilhargia ferekatuz, gan zen gan berehala.
2
Echker, eskuin, andarkoka, Santsin abiatzen da,
Alabainan, mozkortua betbetan ezin senda!
"Ez nezakala, zioen, gau ilhuna, izenda,
"Hi bahintut salatari, bahuke, to, zer konda!
3
Badaki ichilik dela egonen gau ilhuna,
Bainan, bainan, changoari maiz nausitzen chalduna!
Han dago, han, Santsinen goit, Marie-Martin papuna!
"Hura balakatzen baduk, Santsin, hi, zer gizona!
4
Etchera'ta andreari erraten omen dio:
"Eroriko hunek ez din samurtzea balio!
"Erran, no, Santsinen gaitza noiz gosta zain kario?
"Beti badin, ostatuan, merke, botikario!
5
"Hordi tzar, gizon higuina, urrun hakit bichtatik,
"Ochala ez bahintz jalgi putzuaren zolatik
"Zer sofriarazten dukan, Jainko Jaunak bazakik!
"Ai! nola bada gate hau sartu nikan lephotik!
6
Goiz aldera, ez errechki jaiki zen gure Santsin,
Ziolarik lagunari: "Atch! hemenchet dinat min!
Harrek aldiz: "Sendatzeko hauche beharduk egin:
"Erekin bezen maiz hadi samur botoilarekin.
7
"Ichilik egonen hiza emazteki ergela,
"Ni bezen senhar gozorik, hots, badakin ez dela.
"Hanka debru hunek zatan galdetzen ur epela,
"Hik ere aise uzten dun, ur hotzean igela.
8
Santsin gaizoaren gana ethorri zen barbera,
Eta zion, han nonbeitik, elhorri bat athera;
Ez dakit egin zioten larderia sobera,
Beti Santsin izatu zen lehengo Santsin bera!
9
Santsin hunen iduriko zembat den bazterretan!
Zenbat nigar, eskatima, igande arratsetan!
Gazte danik dagoena berant ostatuetan,
Zahartzean izanen da bethi trapu tzarretan.