Lanerakoan, laborari Jinkotiarraren kantua
Harrazpi
1
Huna arrasta ezin hauts dezaketana,
Lehen burasoeri Jinkoak emana:
"Kolpatua baituzue Jaunaren zuzena,
"Izerdiz chahuturen duzue hobena.
2
Du Jesusek, izerdiz, maiz kopeta busti,
Nola bada nik lana maite dut hoin guti!
Zuzen da egon nadin, gau-egun, beldurti,
Hitz zaharrak baitzaizkit gogoratzen beti.
3
"Handien aintzinean nor ez da herabe?
"Ni, aldiz, zurekilan, oi Aita, zoin trebe!
"Zu zaitut ezagutzen ditudanen jabe,
"Hurbil atchik nezazu, deus ez naiz zu gabe.
4
"Oi aita amultsua, zeruan zarena,
"Atzarri bezen sarri, heldu naiz zu gana.
"Zer egin behar dudan, dezadazu mana,
"Amodioz, zuretzat eginen dut lana.
5
Zer nahi gerta dadin, hots, laboraria,
Orhoit Jinkoa dela denen gidaria.
Erain gabe bizi da, aphur bat, choria,
Bizi huntan, zuk lana, bertzean saria!