Familia sainduaren besta
Harrazpi
1
Huna arrasta ezin hauts dezaketana
Gure lehen burasoeri Jainkoak emana:
Kolpatu baituzue Jaunaren zuzena,
Izerdiz chuhutuaren duzue hobena.
2
Jesusek du izerdiz maiz kopeta busti:
Nola bada nik lana maite dut hoin guti?
Zuzen da bizi nadin lur huntan beldurti,
Huts zaharrak baitzauzkit gogaratzen beti.
3
Jakin ezazu jakin, hots, laboraria,
Nola zaitezken ontsa nekeaz balia.
Bilinbaliz fedea zure gidiaria
Bazinuke lanetik doblezka saria.
4
Nahiz sortzez dukezun ethorkia chume,
Graziak egin zaitu Jainkoaren ume;
Har dezakezu lekuko Jerusaleme
Jesus bera zuretzat jarri dela berme.
5
Ur benedikatua, jaikitzean, hartuz,
Eguna has ezazu ederki zeinatuz;
Gero: Jesus, Maria, Josepe aipatuz,
Zoazi lanerat gostuz, chichtuz edo kantuz.
6
Errazu: «Gure Aita zeruan zarena,
«Atzarri bezen laster, heldu naiz zu-gana.
«Zer behar dudan egin dezadazu mana,
«Amodioz zuretzat eginen dut lana.
7
«Munduko haundiekin nor ez da herabe!
«Ni. aldiz, zurekilan, oi aita, zoin trebe!
«Zu zaitut ezagutzen ditudanen jabe.
«Hurbil egon zakizkit, deus ez naiz zu gabe.»