Eskualdun Beilatiarren kantua. Andre dena Maria Lourdekoaren ohoretan
Bécas, Ch.
Errepika
Ama, Eskualdunak, egun,
Zure oinetan daude,
Egon ditezin fededun
Othoi, dezan galde.
1
Duela bertz hamar urthe
Da Birjina agertu,
Hartu du lekuko Lourde,
Eta Satan lehertu.
2
Lourde da mundu guzian
Orai ezagutua,
Amaren hegal azpian
Ongi gerizatu.
3
Zertako bada Maria
Lourden agertu zare?
Maite baituzu Frantzia
Salbatu nahi ere!
4
Bernadeta gazteari
Zinenean agertu,
Lotu zioen othoitzari
Eta ongi zeinatu.
5
Gero arrosorioa
Erran Bernadetekin,
Othoitz hunen balioa
Denek zezaten jakin.
6
Haur humila, zure manuz,
Ethorri zer, ardura:
Du lur idorra hunkituz
Jalgiarazi ura.
7
Geroztik ur harek zenbat
Eri ez du sendatu!
Zenbat errebes orobat
Gal bidetik aldatu!
8
Harpean, zu predikari
Jarri zinen, Birjina.
Nahiz erran Frantziari:
«Nauk hiretako jina.
9
«Behar duk salbatzekotan
«Egin penitentzia.
«Nahiz entzuna frangotan
«Duk hori ahantzia.
10
Nahi badugu libratu
Debruaren eskutik
Ez dugu behar baratu
Bekatu borratzetik.
11
Penitentzia!... othoitza!...
Harra sendagailua,
Bihotz gogor eta botza
Hauts dezaken mailua.
12
Erran zion Bernadeti
Birjinak bertze behin:
«Nahi nuke hunat beti
«Beilak ethor ditezin.
13
«Errozute apezeri:
«(ordenaz dire nausi),
«Zeruko ama ageri
«Harpean dut ikusi.
14
«Harpegain hortan nahi du
«Eliza bat ederra.
«Osteka nahiz han bildu
«Kristau beilatiarra.
15
«Baitire zure nahiak
«Ama, oro konplitu,
«Gaindizka hemen graziak
«Jesusek eman ditu
16
Azkenean Bernadetek
Hauche zuen galdetu
«Nola, eraruzeronek,
«Behar zaitudan deitu?
17
«Haurra, ez izan herabe,
«Nitaz espantitua;
«Notarik batere gabe
«Ni naiz kontzebitua.
18
Bernadeta beti kartsu
Sartu zen komentuan
Hitz hauk berme: zu dohatsu
Haurra, bertze munduan!
19
Nik ere nahi dut izan
Birjinaren haur humil,
Nahi naiz haren gerizan
Kartsu bizi eta hil.
20
«Ama bekaturik gabe
«Beti izan zarena,
«Zu zaitut ene aterbe
«Denetan segurena.
21
«Eskaintzen dautzut oraitik
«Ene azken orena:
«Egizu, hobenen gatik,
«Hel nadin zure gana.
|