Ama!
Bebarru
Oi! zer izen eztitsu kutuna
maitasun suaz betea,
biotzen poza eta atsegiņa,
danontzat maite-maitea.
Seaskan aurrak iriparreka
bere ama laztanduaz,
lenbizi argi pozik esana
benetako maitasunaz.
Mendietako, errekatxoen
ta txorien abestia
ez da ez noski gizonentzako
amatxo bezin eztia.
Erlearen antzera egaka
loretxotik loretxora
bat egin ludi guztiko gauzen
maitasun ezti gozoa;
maitasun guzti eztitsu ori,
amatxoren izena da,
pinpillinpauxen margo politak
baņo politagoak bai!!
Oi! zer izen eztitsu kutuna
maitasun suaz betea,
biotzen poza eta atsegiņa
danontzat maite-maitea.