inprimatu
Gizona ta itxasoa
Izenburua:
Gizona ta itxasoa
Sinadura:
Baudelaire, Charles
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Iokin Zaitegi)
Egilea(k):
Baudelaire, Charles
Iokin Zaitegi

Argitalpena:
Hegats.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
102-103

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizona ta itxasoa

 

Baudelaire, Charles

 

 Itxasoa beti-beti maiteko duk,

 gizon azke orrek! Itxaso zabala

 ire izpillua du; azkenik ez oi dun

 uiņen gora-beran erorren gogoa

 ikusten duk; eta zure biotz ori

 itxasoa bezain osin garratza duk.

 

 Atsegin zaik ire irudin barrean

 murgil egitea; besakartzen bai-duk

 besoz eta begiz, ta zure biotza

 bere otsaz ere aztu egiten dek,

 orru ezi-gaitz ta basatien otsak.

 itxas zabalaren otsak entzutean.

 

 Biok itzaltsu ta gurbillak zerate!

 Gizon ori! zure amillen ondoa

 ez dik ikusi iņork! Iņork, itxaso on,

 ez dik ezagutu erorren barruko

 aberastasuna. Orren arduratsu

 zerate eskutuak barnean zaitzeko.

 

 Ala ere, Ąara! zenbatu eziņak

 dira alkar burrukan ari oi zeraten

 urteak, erruki ta samiņik bage!

 Burruka gorriak, eriotz ankerra

 orrenbeste maite dituzuz, betiko

 gudalari ta anai elkartu eziņok!

 

 1927, Oņa (Espaņa)

 


inprimatu