Nere biotz!
Gar
Nere biotz,
Adi nazak:
Ire neurriann ttaka-ttaka
Ari adi
Geiegi ler-
Egin gabe, arren, pixkaka
Ari adi.
Nere biotz,
Adi nazak:
I aiz nere arnasa... I aiz
Nere bizia... Maitatzen aut
Agitz... Txori politak ama
Bezelaxe,
Maitatzen aut gogo guztitik.
Maite miñak
Dirala-ta... ez larritu iñoiz.
Otoi, nere
Biotz gorri,
Ez illundu,
Ez, geiegui!...
Nere Biotz,
Adi nazak:
I gaxotu-ta gelditzen ba'aiz...
Oi! nereak
Egingo dik!
Atsege izan
Arren... ire
Bidean zut... aurrera beti.
Bestela ni...
Bein betiko agur, igandik!...
Nere biotz,
Adi nazak;
I aiz nere
Puska... I aiz
Nere barru-barruko jabe
Ta nagusi;
Ik nai ba'duk...
Gau ta egun ongi biziko
Gaituk, beti zoruntsu ta alai
Alkarrekin.
Nere biotz
Adi nazak:
Ez gaituk ez lore gazteak.
Ez da ere zuaitz igarrak.
Gaur, oraindik kementsu gaituk.
Ago... ago...
Luzatu itzak urte batzuek,
Ta orduan...
Oi! ilko gaituk alkarrekin!!!
Nere biotz!!!