inprimatu
Pedro Miguel Urruzuno zanari
Izenburua:
Pedro Miguel Urruzuno zanari
Sinadura:
Bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bat

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
106.zk.
Orrialdea:
1

Pedro Miguel Urruzuno zanari

 

Bat

 

       Zer entzuten det

       Jaungoiko maite

 Nere biotzaren taupadan?

       Emen ludiyan

       Adizkide bat

 Gutxiago izan nik dezadan,

       Beti betiko

       Zeru goi-gora

 Igo dezula eriozkadan?

 

       Auzpezturikan

       Nik gurtutzen det

 Naimen donea, Jainko ona

       Naiz egin arren

       Barren barruan

 Miņa dun zauri zakona;

       Zure-zurea

       Orain da beti

 Beti izan nai det on ona.

 

       Urruzuno Jaun

       Agurgarriya

 Eunka gizonen euspena,

       Apaiz gartsua

       Txit langillea

 Euskel-idazle zuzena,

       Beti erein dezu

       Euskel-biotzetan

 Oituren azi ederrena.

 

       Orain zeruan

       Atseden zaitez

 Ludiko lanen saritzaz;

       Jesusen Biotz

       Ta bere Amaren

 Goraipenetan biziyaz,

       Gutzaz etzaitez

       Egundaņo aztu

 T'emen dauzkagun premiyaz.

 

       Ainbeste maite

       Maitatutako

 Jesus Karrera lagunak

       Guri egin zigun

       Utsune aundiya

 Nai ta ezin bete degunak

       Naigabeturik

       Bai utzi gaitu

 Urruzuno il dan egunak.

 


inprimatu