Urrugna maitea
Basurko, Juan
1
Ain maite nuan txokoa utzita
Eriozaren igesi,
Oroigarri dan egun batean
Endai-ra nitzan iritxi,
Jateko ogiya; nere lanakin
Nola nai nun irabazi,
Orretarako, basarrirenbat
Bilatutzen nitzan asi...
Ala bearta, Urruña aldera
Artu nuan lendabizi.
2
Antxe, Urruñean, billatu nuan
Biotz oneko jendea,
Leku askotan saiatu arren
Ezin arkitu obea,
Urruñan bada Elizarako
Sinismen, edo fedea,
Lagun urkoa, goxo artzea
Izanik Jaunan legea...
Urruñar batek zabaldu ziran
Bere etxeko atea.
3
Biotz oneko nagusi arek
Esan ziran bereala,
Jaun Zerukoak nai zuan arte
Antxe biziko nitzala,
Berare lendik, nere antzera
Gaizki ibiliya zala,
Aldi luzean, erdi gosean,
Laguntzarik etzuala,
Eta anai bat banitz bezela
Begiratuko zirala.
4
Ala bizitu nitzan luzaro
«Auskinen-borda» maitean,
Lana egiñaz, goserik gabe
Osasuntzu, ta pakean,
Mezara juanaz zintzo Errira
Jaya iristen zanean,
Lenbait-len pake on bat Jaunari
Eskatuaz otoitzean...
5
Naiz zoriontzu geroztik bizi
Irun-go nere etxean,
Urruña, ondo gordea daukat
Buruan, ta biotzean.