On Juan Legarreta jaunari
Baxurko, J.
I
Bidaso bazter maite onetan
jaio, eta urrun juanak,
naiz urrun izan, txoko polit au
beti gogoan dutenak,
ta batez ere Erriko jaitaz
zintzo oroitzen diranak,
Irun'ek nunai ugari ditu
zabalduak seme onak.
zabalduak seme onak.
II
Erriko-seme vietako bat
degu Legarreta jauna,
Txibe aldera aspaldi juan da
zoriontzu bizi dana,
egi-egitan bere txoko au
biotzer maite duana...
Ez da bildurrik aztuko zaoin
San Martzial, en izena.
San Martzial, en izena.
III
Denbora gutxiz bigarren aldiz
iritzi zera opera,
zenbat Irun'dar etorri nairik
ote da zure antzera,
San Matzial'go mendi gaņetik
Bidasoa ikustera,
ta-emengo lengo lagun on asko
laztanduaz agurtzera,
IV
Zu emen goxo-goxo zabiltza
lengo lagun on oiekin,
baņo askontzat zori gaitza da
etorri nai, eta ezin,
biotz barrenen aien oroitza
gordea degu gurekin,
jakin bezate emen gaudela
alkartu nairik denokin.
|