Gure Ondarrabi polita
Basurko
Ikusgarriak dira egitan
gure mendi ta ibarrak,
ta-edertasunez jantziagoak
emengo itsas bazterrak,
berdin gabeko txoko ontara
pozik datoz kanpotarrak,
aize ta'ur gazi osasuntzuaz
indartutzera bularrak.
Jaizkibel mendi tontor gañetik
jartzen bagera begira,
margo urdiñez apaindutako
ur zelai ikusgarrira,
oldozpen, edo pentzamentua
juaten zaigu urrutira...
t-amets gozoan, gure begiak
iñola asetzen ez dira.
Baion-aldetik, Bilbao'raño
goxo illunabarrean,
¿ez al dezute iñoiz ikusi
eguzkia gordetzean,
urre-printz-gorri, diz-diz argia
ur, urrdin oien ganean?
amets bat dala, esan liteke
ain gauz polita ikustean...
Edertasun oik, guziak guri
Jaun Zerukoak emanak,
ta Ondarribik, ortaz gañera
izan ditu seme onak,
seme zintzo on, oitako batek
emen egin ditu lanak,
(berai eskerrak) gaur ikusgarri
txukun daude txoko danak.
Sagarzazu'tar Prantzisko jauna
degu seme jator ori,
oraindik askok ez du ikusten
zenbat zor zaion berari,
beti izena jaso naiean
bere Erri maiteari,
alkate jarri zuten ezkero
egin du lana ugari.
Len Ondarribi izan omen zan
guda lanetan entzuna,
au da liburu antziñakotan
garbi ikusten deguna...
Gaur auxe degu, inguruan dan
pake lekurik onena,
zugaitz da lore ikusgarriaz
goxo apaindua dena.