Egun oroigarria
Basurko
Egun atsegiń
oroigarria
Bidasotar askorentzat,
Arantzazu'ko
Aman bixita
izanda dala deritzat,
Irun'go eliza
naiz aundi izan
etzan aski gurientzat.
Eta zer esan
arratsaldean
Ondarribi'ko elizan
an bai pozikan
egon nitzala
ni beintzat egi-egitan
pozaren-pozez
negar malkoak
nitula nere begitan.
Euskera txukun
eder-ederrez
Aita Garmendia jaunak,
azaldu zigun
begi aurrean
zenbat maite gaitun amak
bai entzun ere
jendeak gogoz
Aita onaren esanak.
Azken agurra
bai izan zala
egi-egitan goxoa,
jende guzia
zutik jarrita
abestuaz salbetxoa
Ondarribi'tik
pozik juango zan
bai gure Ama gaxoa.
|