Aramendi'tar Zelestino'ri
Baxurko, J.
Zor bat ordaindua nairik
gizon on batekin,
ONDARRIBI'N oraintxe
diote ekin,
naiko dezute denok
jaun au nor dan jakin,
oraindik bizkor dago
larogei urtekin...
irurogei ta sei
gelditu gaberik,
bere danborrakin
amaika poztu ditu
danbor orrekin
Sagardo berriren bat
asten zan orduan
bere danborra arin
astintzen zuan,
nunda zenbatian zan
entzuten genduan
mutil koskor pilla
bilduaz onduan,
argi-eta garbi
bear ziran gauzak
esango zituan...
euskera txukun ura
daukat goguan.
Naiz Zelestino izan
jaun onen izena,
beste izen ordezkoz
da ezaguna.
ONDARBI'TAR guziok
aspaldi entzuna,
ANTXARA, degu ba
aipatzen deguna,
oso gizon goxo
langille zintzoa
eta lagun ona...
Ondo irabazia
dauka omena.
|