Erriko-seme donostiarra
Baroja, Serafin
Begiyetan farrak: aboan, fiņa,
Itz erdi egokia edo lorea.
Sudurra zercho bat lotzagabea:
Damakin beldurti, moldatu eziņa.
Naiz pobre edo aberatz, beretzat diņa ;
Pisoyaletatik soņu zalea; .
Dantz guziyetan zan pare bagea
Ta ez zitzaion irten lenengo agiņa.
Chapel altuakin, boina jechirik
Begiraņo, edo utzik kalparra,
Ondo beti; nai dan soņa jantzirik
Diruri dukea; naiz izan zarra,
Ume beti. Au da bizi bizirik
Erriko semea. DONOSTIARRA.