inprimatu
Errezildar Erkizia Aitari
Izenburua:
Errezildar Erkizia Aitari
Sinadura:
Bar.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bar

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
324.zk.
Orrialdea:
3

Errezildar Erkizia Aitari

 

Bar.

 

 Uso zuri bat egan dijua

 Errezil dikan igesi,

 Ernio goiko Kurutz gaņean

 Geldi egin du lenbizi.

 

 Kurutz oņean odol tantoak

 Kurutz gaņetik ikusi,

 Agiņ ta pagu, aritz ostoak

 Odolez zituan busti.

 

 Ttonttor ortatik ikusi zuan

 Usotegi bat urruti,

 Egada berri luze batean

 jo zun Domingo'k Donosti.

 

 San Telmo etxeko pralle artean

 Graziz Domingo zan jan jantzi

 Santutasun ta jakindurian

 Etzan makala ez noski,

 

 Uso zuriyak egan egin nai

 Euskel erritik urruti

 Egada berri luze luzean

 Nangasaki bere kabi.

 

 Odol gorria jantzi zurian

 Erniotik daramaki

 Odol uztu zan Jesus Jaunari

 Animak nairik ekarri.

 

 Uso zuriyak odol gorria

 Ixuri zuan ugari

 Tueretako martiriyuan

 Zutenian miņez jarri.

 

 Ogei ta amar ordu luzetan

 Agertu zuan ederki

 Erkizi-Aitak, txikitatikan

 Odolen zala egarri.

 

 Japon aldetik Ernio gora

 Uso gorri bat da etorri,

 Kurutz zuria gorri gorria

 Errezil darrak ipiņi.

 

 Domingo Aita nola zaude zu

 Zeruban ixil-ixillik?

 Usoak eztu iltzerakoan

 Egiten batere kinkik.

 

 Uso zuri bat egan dakus nlk

 Zerutikan datorrela,

 Martiri palma eskuan dula

 Itz egiten dit onela:

 

 Santu zalea zeran euskaldun

 Ez egin gero atzera

 Jaun berak nai du Aita Domingo

 Santutzat ezagutzea.

 


inprimatu