inprimatu
Amets gozo bat
Izenburua:
Amets gozo bat
Sinadura:
Babarru
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Babarru

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
349.zk.
Orrialdea:
1

Amets gozo bat

 

Babarru

 

     Belen'en sortu zaigu, Jainkoa.

 

 Amets gozoak eraman naute

 Juduen erri aldera.

 Amets gozoak, atozte berriz

 nere biotza poztera!

 

 Urruti nintzan, Belen'en bertan,

 Jesus jaio zan errian...

 Aditu bada, nere amets au,

 eder ta atsegingarria.

 

 ***

 

 Mendi ta zelai guztiak daude

 elur-estalkiz jantziak;

 errekatxoen ur soņu gozok

 ixildu ditu izotzak.

 

 Gaba eldu da illun ta beltza

 ekaitzez bete betea...

 odei burrunda nun-nai dario

 tximistarekin batean.

 

 Gaberdin bertan, zortzen da goian

 odei beltzak urratuaz

 izar argitsu zoragarria

 gabaz eguna egiņaz.

 

 Odei-burrundak urruti doaz

 ortz-garbi garbi utziaz...

 tximist txingarrak itzali dira

 izartxaren argiaz...

 

 ***

 

 Estalpe baten gelditu zaigu

 izar dizdiratzallea,

 jaio zaigula esaten digu

 guzion Azkatzallea.

 

 Aingeru talde azkengabeak

 eguzki baņo argitsu,

 aidean doaz tximits antzera

 gogoz abesten alaitsu:

 

 "Aintza zeruan, pakia emen

 biotz oneko gizonei,

 Jaungoiko bera jaio dalako

 emanaz poza guziei."

 

 Lore usaiisu Jaungoikozkoa

 David sendien sustraitik

 ernetu zaigu maite-maiteki

 arantz gaizkille artetik...

 

 Zeruko zati izartsuena

 jausi zaigu Belen'era,

 egun-sentiko izpia baņo

 garbi, pozgarri ta ederra.

 

 ***

 

 Oi!! bere soņa liraņa da-ta

 bere begiak izarrak,

 irriparreka lapurtzen ditu

 artzaitxoaren biotzak.

 

 Bere muxua zuri-gorria

 krabelin larros antzera,

 ezpaņai berriz ezti gozoa

 dariote gora bera.

 

 Bere kopeta zuri polita

 txiki txikia bai dala!

 neurrigabeko jakinduria

 bere barruan duala.

 

 Su-mendiaren erraia dago

 su-gar beroz goritua,

 bere biotza sumendia da

 maitasun suaz gartua.

 

 Bere bulartxo guri-deunai

 arnas ixil-ixillean,

 intziri goxok dariozkio

 gozatsu lo dagonean.

 

 —"Zer gura, maite, nere kutuna,

 intziri xamur orregaz?"

 —"Zure biotza" —esanaz bertan

 nei begira esnatzen da.

 

 Baita ni ere esnatu nintzan

 t'ametsa iges joan zan;

 baņa biotza gelditu zaiten

 Aurtxo Jaungoizkozkoagan.

 ĄAmets gozoak, bart gabekoak,

 amets gozoak, atozte,

 ene biotza poztera berriz

 nere ondora zaitezte!

 


inprimatu