Bost Llaga sagraduen bertsuak
1
Bost llaga Sagraduen
adorazioa
biotzetikan bada
izer orazioa!,
egunian bi aldiz
ejerzizioa
egingo baldin balitz
au bai lezioa.
2
Jesus zure bost llagak
zer nola diraden
esaten asitzera
noa orain emen,
zeruko Aita lagun
egidazu arren
Zure bear naiz be
ni orain eta len.
3
Ezkerreko oņian
dadukazun llaga,
Jesus biotzekua,
lastimosua da,
gu ez galtziagatik
ori baldin bada
ibillera gaistuai
bear diet laga.
4
Ezkuiko oņian
daukazu bestia
ori da iltze batez
oin biak jostia
Ąai! au penagarrizko
lastima tristia,
orrenbeste dolore
Zuk padezitzia.
5
Ezkerreko eskuan
daukazu erida
asko da ikusteko
jartzia begira,
manifesto dago ta
klaro agiri da,
guziz tormento portiz
gogorrak ori da.
6
Ezkuiko eskuan
dezu laugarrena
ematen dizute
oņaze ta pena,
ain zitala izanik
etsai txarren lema
zu zera iru iltzez
josi ziņuztena.
7
Lantza bat sarturikan
bular sagraduan
orra bostgarren llaga
zure kostaduan,
kurutze santu orretan
zauden estaduan
guregatikan jarri
nai izan zenduan
8
Gure defensoria
zergaitik zera Zu
padezitu zinduzten
ainbeste tormentu,
bizi gaitezen zugaz
akordatua gu,
Kurutze orretatik
zaitzagun libratu.
9
Nere pekatua da
eraile portiza
zu para zaituna
orrela josita,
tristeza onetan gu
emen ikusita
eman zenduan Jesus
zuk zeure bizitza.
l0
Zu ofenditzen beti
nere pentzamentuz
itzez obraz deseoz
oņazez ta eskuz,
nola bizi nindeke
onela deskantzuz
anima loiturakan
badaukat pekatuz
11
Ai zeņek leukekien
anima garbia
zeruan ikusteko
zure arpegia,
oraiņ daņo eginde
zenbait pikardia
arren izazu nizaz
miserikodia.
12
Zeruko abisuak
ditugu mandatuz
etsayak bentzitzera
sayatzeko kontuz,
bete gaitzazu zure
bendizio santuz,
au gerta dakigula
biba amen Jesus.
|