[Bertsotan]
Azpillaga, J. - Lopategi, Aritz - Enbeita, Jon
Azp.:
................. zaitugula
.................
Aita Santi ere lasaitu jaku
legortu jakoz begiak.
Zu zara gure artzaina eta
gu gara zure ardiak.
Urte askuan gorde zaitzala
Karmengo Amaren argiak.
Enb.:
Gizon bakoitzak bere arazo
ta eginbearrak ditu;
ori dala ta ez naiz etorri.
naiz ta ortarako deitu,
baņa gorputzak baņo geiago
biotzak alkartzen gaitu,
naiz ta berandu azaldu barik,
gaur ezin nintzen gelditu
Azp.:
Amorototik erten eben ta,
gero asko ikasia,
loreak ondo tratatu ditu
eta ebagi sasia.
Gero fruturik artuko bada
bota bear zan azia,
baiņa oraindik ez dezu jaso
erneta dagon guztia
Azp.:
Euskaran alde ipiņi ditu
bere biotz ta burua.
Bere olerki zoragarriez
alaitu du ingurua;
alare gure etorkizuna,
ez da oso segurua.
Aita Santi da Euskalerriko
gazteontzat ejenplua.
Enb.:
Omen au dozu bizi guztiko
ainbat ekintzaren sari;
egin dozuna ezagun data
gaur emen dago nabari.
Neke artean erein zeindula
gaur biurtu jaku gari,
euren erria maitatzen duten
euskaldunentzat opari.
Azp.:
Bere lanean gaur erri baten
ta biar berriz bestian.
Larogi urte dauzkanik ere
eztago bere ustian;
zarrak billatu, berriak egin;
or dabil bizi guztian.
Biblioteka aundi bat dago
sotana orren azpian.
Enb.:
Era ontako gizonen kontra
ezin da jeiki iņor be.
Zu ezagutu eta maitatzen
dabiltza ainbat oiņorde.
Ez da urrerik guk emateko
zuk egindakoen orde.
Gaurko gazteen eredugarri,
Jainkoak zaitzala gorde.
Enb.:
Amorototik Larra aldera
zetorren sasoi bateko,
praille egiņa ez da ez izan
gure izkuntzaren kalteko.
Beti parrezka ta beti alai,
beti zerbait esateko.
Milloi askoren bearrik ez da
pozik bizi izateko.
Azp.:
Oecrki eta bertso lanian
asi ziņan gazte, gazte
ta ainbat liburu egin dituzu
ordutik asterik aste.
Euskalerriko gidari zara
nik beintzat ori dot uste;
gaurkoa ere ezin zan izan
merezi dozun ainbeste
Enb.:
Euskara garbi ta alaia zen
zure agotik irtena;
gudariekin naiz besterekin
beti zuzen ta lerdena.
Ondo egintzat emango nuke.
Aita Santi, nik guar dena,
emen gaudenok egingo bagendu
zuk egin dozun laurdena.
Azp.:
Emen dana da urkoa eta
emen dana da laguna,
gogoan daukat alkate jaunak
leentxuago esan duna.
Urte guztitan pasatzen dogu
lagunarte bat laguna
ia alkarrekin ospatzen dogun
Karmengo Amaren eguna.
Lop.:
Berak ipiņi zuen euskaldun
guztiontzako argia;
olerkietan adierazi
ordun ta oingo egia.
Beste milla urtez be egongo da
bizirik Euskalerria
danok eukitzen ba dogu Santin
umorearen erdia.
Enb.:
Apurka-apurka gure Azpillagak
bere aria darua,
Karmengo Ama emen jaia da,
ortan dago segurua.
Gustatzen jako banketa eta
kafe, kopa ta purua,
badaezpada be konbidatu dau
onek beraren burua.
Azp.:
Larra aldera inguratzen naiz
joan dan aspaldi batian,
ta beti pozez, ez naiz izaten
sekulan ere kaltian.
Priore jaunak esan eustana
oraindik igazko unian,
bildurrik gabe ni etortzeko
bizi naizen bitartian.
Lop.:
Azpillaga au jatuna dala
guztiok gara lekuko,
ikusten danez itxura ere
gizon ederrana dauko.
Konturatuko ziņeten asko,
nik auxe esan orduko:
Azpillagaren mai ortan ez zan
gauza asko sobratuko.
Azp.:
Egun orretan zer gertatzen dan
emon bear dot aitzera,
mezan bertsotan or jardutzen naiz
sermolarien antzera.
jan-edaneko inbitatuta
beti egin dot atzera,
praille guztiok agurtu eta
Ondarrura bazkaltzera.
Azp.:
Ogei bat minutuko denbora
jarri da gure eskuan,
andikan gora pasa gerala
ni nago nere juskuan.
Aita Santiren arloa utzita,
bestera bai gera juan.
Besarkada bat Aita Santiri,
ta segi urte askuan.
Lop.:
Ez dakit gure Aita Santiren
neurrikoak izan garen;
adarra jotzen asi bai gara
beraz kantatu ondoren.
Alkarren kontra asi gerade
edozer esaten emen;
ixildu egin bearko dogu
txarrenak esan baiņo len.
Enb.:
Ni etortzean ia amaitzen
dago emengo omena.
Eskerrik asko esatea da
errezena ta onena.
Milla laztan artuko zendun
gaur andre zein gizonena;
gitxi bada be, artu egizu
zure ikasle Jonena.