inprimatu
Ziri-bertsoak
Izenburua:
Ziri-bertsoak
Sinadura:
Azkue, Eusebio Maria (A. E.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azkue, Eusebio Maria

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
88

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ziri-bertsoak

 

Azcue, Eusebio Mª Dolores de

 

 1. Erabagija.

 

 Kanarijoak ta jilgeruak

 bitsuak,

 Disputia euken euren kantian

 ganian:

 Entsun da gero kantu guztijak

 idijak,

 Erabagi eban, ¿zer uste dozu?

 Mu...u...ú...

 

 2.-Mediku bildurtija.

 

 Eltsen zanian Mediku jaun bat

 Kanpo-santuen aurrian,

 Bere bitartez ill zirialez

 An egozanak lurrian

 Eztaldu barik bere arpegija

 Ez zan egoten urrian.

 

 3 -Eskribauak.

 

 Lumakaz zerurantsa

 Chorija doa artea,

 Ta eskribaua infernura

 Lumian bitartez.

 

 4.-Guzur uledun bateri.

 

 Zeuria dala ulia

 Diñozu Mari-Anton:

 Bai ze ez deutsula Pons-ek

 Doan emon Bilbon.

 


inprimatu