Afrikan sufritzen...
1
Milla pasata beratziregun
oita bigarren urtian,
bertso bi para biar ditugu
euskera eder batian,
geuren izena galdu baño len
ea akordagaitian
gerran jarri gaituzten
ondo geundenak pakian,
desgrazi ori etzaigu aztuko
bizi geraden artian.
2
Ezagututzen ez dira orrazak
mundu ontako legiak,
ondo bizitzea ez dago erraz
jartzen ez badira obiak;
errudituk gure esperantzak,
dauden guraso nobliak
negar malkuak darizkitela
penaturikan tristiak,
amaika amari kulpari gabe
kendudizkek semiak.
3
Lau probentzikua fetxori gabe
ez geunden eran pobriak,
buru gabeko traidore batek
galdu dituban legiak
orain bezela zer zetorkigun
jakiñ bazuben jendiak
denbora oyetan etzegon zalla
oyei itxitzen bidiak,
despreziyorik ez da merezi
gure euskera nobliak.
4
Zori gaitzian sartu giñan bein
ardiyak borda txarrera,
peligro aundiyan arkitzen gera
obe genduke atera
uniturikan asi gaitian
galdu baño len euskera,
oraiñ moduz asi ta ere
ayek ainbeste bagera,
geren odolak ixuri arte
segi dizagun aurrera.
5
Legiez kontra sartu ziran da
gu akordatu berandu,
orrengatikan Euskal-erriyan
orrek lan txarra eman du
galduta dauden bire oriyak
biar ditugu zuzendu,
oraindik ere ezdago zalla
alkar artuko bagendu,
bestela etziran gurezi tandik
lanak alperrik izandu.
6
Gure euskera galduko dala
batzubek aldiyote,
alkarrengana unigaitezen
eta kostako zayote,
lengo aitonen lege garbiya
ank'azpiratu nai dute,
eta gañera kulparik gabe,
illtzera garamazkite
gure kargu baduen gizonak
ez gaitu askorik maite.
7
Euskal-erriyak mantxik gabiak
izan gera oraiñ daño,
oraiñ au galtzen gizon bat zubek
duten ainbeste enpeño
eta gañera gerrara guaz
moruen terrenoraño,
utza sikiera izan bagendu
arrazoya artaraño,
bertan altxatu obe genduke
Afrikan sufritzen baño.
8
Gerra gaixtua sortu zalako
dogu ainbeste endrero,
negar-malkuak saltatzen zaizkit
au akordatu ta gero,
gau eta egun penatzen gaude
pakerik ez da espera,
aspaldi ontan pasatzen dogu
makiña bat otz-bero,
soñeko erropak erantzi gabe
etorri giñan ezkero.
9
Gerra ontako pasadizuak
esplikatu albanintza
Jaun zeruenak nik nai bezela
ematen badit laguntza,
amaika amaren anparo noblek
emen utzi du bizitza,
jateko falta, zer jantzirik ez,
au da martiriyo, gaitza,
bizi geronak ere ederki
penaturikan gabiltza.
10
Mayatzian zan siñalamente
goguan daukan eguna,
moro oyekiñ guk azkenengo
batalla egiñ deguna
iñork ikasi gabetandikan
sartu ziraden barrena,
ill da eritu lur eztaliyan
iñork ez du izango pena!
sustotik ere makiñabati
galdu zayo osasuna.
11
Ordubiyetan jaiki giñan da
ez gendun kafe berorik,
egun guztiyan atakian da
sardiña lata bat bakarrik;
gero atakia bukatu zan da
etzegon alimentorik.
geuren anayak ill da zauden
ayek mandoan arturik,
orla askotan ibilli gera
ez da beingua bakarrik.
12
Euskal-erritik etorri giñan
terrenuak artutzera,
ez modu ontan sustantzi gabe
geren burubak galtzera,
inuzentiak aurrera bota,
kulpa dutenak atzera,
zer kontatuba bagenduke
juango bagiñak etxera,
emen semiak dauzkaten aitak
sayatu libratutzera.