Salzedo-ko on Pedro jaunari bere lendabiziko eukidan
Azkarate, Ramon
ˇO Begońa azpiko
Seme doaitsuba!
ˇO, o! Bizkaya maitagarriyen
Aita jakintsuba!
Zaldun mancha gabekua
Katoliko guzizkua,
Sort-erriyen on merezi
Lendabizikua:
Fueristarikan ill-ezkorrena,
Euskera-zale ez motelena,
Baizikan zera Larramendi-ren
Ikaslerikan onena.
Fedien eguzkiya
Daukagu chit gaizki,
Fuero maitien izar ederra
ˇNun ote da bizi!
Euskeraren illargiya
Izkutatu zaigu iya;
Illunpean arkitzen da
Aitor-en kabiya:
Erdal-erriko egoraldiya
Da Ibero-en ondamendiya;
ˇˇZorigaiztoan sartu zitzaigun
Bein bat "Llorente-keriya"!!
Lagun eiguzu Pedro
Arren Zerutikan,
Gure Borrero oyek biraltzen
Euskal-erritikan:
Gaitezen gu libre bizi
Naparrua eta guzi,
Euskalduna izan dediń
Euskalen nagusi:
Jarri gaitzatzu laurok elkarren
Jainkoen alde benaz lenbaitlen,
Esanaz: "ˇˇBizi bedi Euskera
Fuero Santuben barrenen!!"