Kristau guzien batzarrearen errege maitagarriari
Azkarate, Ramos
Sinistaturik Ama Euskera
Dala parerik gabia,
¡Zer pozarekin esan oi detan
Naizela bere semia!
¿Zer esan nai du ez baldin banaiz
Doaikiñ baten jabea,
Alchatutzeko bear bezela
Bedorren santidadea?
Ama garbia erakusten ta
Nik eziñ badet ikasi,
Guzieraren izar guzia
Alchatzen ¿nundikan asi?
Abiyatzeko nago kezketan,
Ez nuke joan nai igesi,
Ausen da lana; ¿ni portatuko
Ote naitzayo itsusi?
Ni ezezikan aundiyagoak
Gerta litezke benturaz
Pisu aundiya artuta gero
Iñola ezin jasoaz:
Gaurko gizonak (beintzat batzuek)
Atzerakara bagoaz
¿Nolatan jarri pensamentuba
Nai dan erara igoaz?
Sinista bezait, ¡O nere Aita!
Sinista bezait benetan,
Ezerez char bat beste gauzarik
Ez naizela ni letretan;
Ama maitiak bezela baldiñ
Banekike nik izketan,
Alchatu eta jarriko nuke
Zeruetako atetan.
Baña nik nula ez dakiten ta
Jakingo ere ez detan,
¿Zertan nago ni denbora galtzen?
Ni ¿zertan nago kezketan?
Astera noa dakidanakiñ
Zerbait moldatzen aldetan;
Zerengatikan bedorrengana
Zor bat aundia daukatan.
Galdetutzera nua lenbizi:
¿Alda munduan artzairik
Bedorrek aña artalde eder
Zintzoro darabilzkinik?
¿Alda lurrian beste izar bat
Doayez jantziyagorik,
Nula mundura ala zerura
Diz-diz egiten dubenik?
Galdetutzen det bigarren aldiz:
¿Alda munduban besterik,
Bedorren seme umantak bañan
Umanta aundiyagorik?
Armikan gabe Jesukristoren
Fedearekiñ bakarrik,
Anima asko Zeruratutzen
Ausardiz badabiltzanik?
¿Utzi alzuben Lutero zanak
Ispillu orrelakorik?
¿Ondorengoak egiñ aldute
Mirari arrigarririk?
¿Nolatan egiñ sinistu gabe
Aita Santuben federik?
¿Zer da gizona, ea baldiñ badu
Jaungoikoaren bildurrik?
¿Obe aldira bayonetakiñ
Eskupetaren indarrak?
¿Aldira obe sutunpak eta
Tupikiazko miñgarrak?
Ontziak asko itsasorako,
Gizon illtzalle azkarrak,
Echez kanpoan edukitzeko
¡A zer nolako maistarrak!
Lendik esana ez det damurik,
Geyago bear det esan,
Gizadiyakin jakinduriya
Arkitzen dala Eleizan:
Leon umanta silla santuban
Beiñ bat eseri ez bazan,
¡Zenbait koitadu onezkeroztik
Negarrez ote gebiltzan!
Oni ez eman, arri ez kendu
Guzia darama berdiñ,
Eragozpenak doai santubaz
Oi ditu beti desegiñ:
Batzubek pozaz utzi baditu,
Besteak dute atsegiñ,
¡Zenbat lan eder egiñ dituben
Dudarik izan ez dediñ!
Kristau guzien batzarrearen
Errege maitagarria,
Nik alchagabe alchatzen dute,
Beraren etsai aundiyak:
Dute igotzen zeruetara
Dituben zazpi doaiyak,
Dute apaintzen lore ederrez
Bere urrezko eztaiyak.
Berrogei ta urte dirala
Apaiztu zala bedorri
¡O! zer koroiya fedearentzat
Zerubak zigun birali!
Pedroren sillan Aita chit onak
Badira beti eseri,
¿Ayek ainbeste dala esan ta
Ote litzake geiyegi?
Beintzat dakigu baditubela
Birtute zoragarriak,
Gaurko birunkak ezagutzeko
¿Nork?, eta ¿zeñek obia?
Gudak ez diyo maitetasunik
¡Zenbat nai diyon pakiak!
¡Nola kantatzen duben goi gora
Mesiaseren fediak!!
Zabaldutzen du, zabaldu beza
Alemaniyan fedia,
Iriki zuben, Iriki beza
Bretaña aundira bidia:
Salbatu beza ¡ai! ¡ai! Irlanda
Irlanda doakabia,
¡Bedeinka beza doai santubaz
Guskaldun erri beria!
Onenbestekin agurtutzen det
Aitacho maite maitia,
Agurtutzen det pozaz negarrez
Bedorren Santidadia:
Naizelarikan beartsuba ta
Doaikiñikan gabia,
Beiñtzat biotzez bukatzen diyot
Nere ezerezkeria.