Iparragirre-ri
Azkarate, Ramos
Lore eder bat galdu da
Gure mendietan,
Usaya zabalduba
Lau probinzietan!
Negarrez asko gaude
Euskal-errietan,
Bai ere euskaldunak
Mundu berrietan.
¡Ai! ¡ai! Iparragirre
¡Ai! gure lorea,
Urrechuaren seme
Parerik gabea;
Chit zuzen erakusten
Ziguzun bidea,
Zutik nola iduki
Arbola maitea.
Etsai asko zeuzkatzun
Errabiz beterik,
Birali zinduzten zu
Kanpora emendik,
Lurra-ri ta amari,
Agur bat egiñik,
Joan ziñaden itsasoz
Omenez beterik.
Luzaro ez genduban
Izandu berririk,
Koitaduba ill zala
Geunden sinisturik;
Jakindu zubenian
Giñala galdurik,
Etorri zan onontza
Su-garrez beterik.
Antziñako dotriña
Zigun erakusten,
Odolak jartzeraño
Guri irakiten;
Eriotza latzean
Gertatu da aurten,
Jayotako Erriyan
Lurperatu zuten.
Negar samiña egiñ
Zazu Gipuzkoa,
Galdu zaizubelako
Seme alakoa,
¡Ai! ¡Araba! ¡Bizkaya!
¡Ai! ¡ai! ¡Nafarroa!
Isuri dezazute
Egiyaz malkoa.
Arbolari adar bat
Zayolako galdu,
¿Nola ez bada izan
Biotzean damu?
Osatu dediñ azkar
Laurok-bat lagundu,
Berak oñaze danak
Kenduko dizkigu.
Jose Mariren gisa
Beardegu izan,
Aitorrek seme denak
Libre izan ditzan;
Euskeraz jayo eta
Ala bizitu zan,
Euskera maitatubaz
Koitaduba ¡¡Ill-zan!!
|