Galtzaundi
Azkarate, Ramos
Ta Galtzaundi,
ta Galtzaundi,
apellidua det Goņi
Neri deritzat Galtzaundi,
apellidua det Goņi,
Aldasoro izen goitiya
deitzen dirate neroni;
iltzerikan ez nuben
lenago pentsatzen,
baņan oraingotikan
ez naiz eskapatzen,
testamentu egitera
nua ni lenbailen,
nere parientiak
la atu ditezen.
Aitaren Semiaren
Espiritu Santuaren,
Jaun zerukuak lagun zaidala
lan onetan neri arren,
sentimendu bakarra
dadukat barrenen,
alaba ipurtaundiya
utzitzia emen,
orra neregatikan
oyek nola dauden,
Jaunak eraman nazala
zerura lenbailen.
Nere lengusu Pocofinori
nai diozkat bada utzi
nere eskatzeko estanteriya
bere jenero ta guzi;
baņan ango kristalik
ez dezala ausi,
bestela utziko dizkat
guziak Ramos'i,
egiten badiote
jaun oni igesi,
laister juango zaizka
danak Rodriguez'i.
Ni il da gero nere emaztia
penaz ilko balizake
nere onduan enterratzia
iņola al balitz nai nuke;
eta gaņian jarri
letra bat aundiya,
emen dago Galtzaundi
eta konpaņiya,
poz aundi bat artu zun
Tolosako erriyak
merkatu ziralako
ordun erariyak.
Entierrua nai det egitia
neri bigarren klasian,
lau zapatarik eramatia
gaņera berriz aidian;
jota nabarra juaz
Enpero kalian,
sobrekamak balkoitan
naramatenian,
Arramele zubiyan
aizken aizkenian,
zagi bat ardo jarri
kajaren gaņian.
Nik oraindaņo egin izandu
dituan testamentuak
gaur bertatikan izango dira
ayek danak borratuak;
eta orain firmatu
nere testiguak,
aditu baituzute
gaur nere kontuak,
ixilik idukiarren
nere sekretuak,
Dametako iturriyan
eran kuartillu bat.
|