Biba Etcheverry! Koukou Berdoly!
Atharratze, Jouhane
1
Nahi ziren trufaz ari
Goure deputatu geiari. (berritan)
Khantiak dutu ezarri
Astouak zamariari.
Biba, biba Etcheverry!
Koukou dadila Berdoly.
2
Khantatzen zian goizegi
Pette Moulek biba Berdoly. (berritan)
Erho et'asto irouski
Etzaio aski jarraiki.
Biba, etc.
3
Baziren franko esklabo
Beste zounbait burutik choro. (berritan)
Hoien botzak bilduz oro
Ezta Berdoly gorago.
Biba, etc.
4
Orok gunin ezagutzen
Berdoly nour eta nounko den. (berritan)
Suprefet zen iau Maoulen,
Urorek zien trufatzen.
Biba, etc.
5
Baganakin bakadaren
Nouiz hasi ginen phakatzen. (berritan)
Berdoly gaskoua Maoulen,
Ordian bai, Suprefet zen.
Biba, etc.
6
Berdolyen elh'eederrak
Gezurrak bezain dir'okherrak. (berritan)
Bardin dutie eskerrak
Gour'astoauaren uzkerrak.
Biba, etc.
7
Egon dadila Uharten
Nahi dianaren egiten. (berritan)
Hobeki gira izanen
Ukharu bagutu uzten.
Biba, etc.
8
Gogotik dugu ezarri
Deputatu Louis Etcheverry. (berritan)
Artzań eta laborari
Kountent gira izigarri.
Biba, etc.
9
Etcheverry Uskalduna
Izan zite goure laguna! (berritan)
Eta Berdoly gascoua,
Gorda hadi lurran barn !
Biba, etc.