¡Zer likurta!
Arzac, Antonio
Baso tartean pozik nebillen
Joan dan illunabarrian
Alako usai zoragarri bat
Sentirik beti bidian,
Ta banetorren eche aldera
Esanaz nere artian:
¿Zerena da au, Maiatz-loreak
Ill baziran aspaldian?
......................
Ontan, baserri zar-zar batetik
Entzunik marmarizchoa,
Alderaturik ikusi nuen
Zirrituakiñ leioa:
¡Bi neskach eder zeuden esaten
Errosario gozoa,
Euskal-alaba aien asnasak
Likurtzen zuen basoa!
|